Otañeseko probak 34 kilometro zituen, eta kopako probarik "gogorrena eta menditsuena" zen. Zailtasunak zailtasun, azken sailkapenerako puntu gehien ematen zituen ere bazen.
Hasieratik menderatu zuen proba elgetarrak; lasai, estuasun barik. Baina, sei kilometro falta zirenean Blanca Maria Serranok hurbiltzen hasi zen eta erasoa jo zuen. Kortazarrek arazo barik eutsi zuen Serrano, eta helmugan minutu erdiko abantailarekin sartu zen.
"Fisikoki mantendu"
Denboraldiko proba gogorrenak bukatutzat eman ditu elgetarrak. Orain, akaso, Munduko Koparako puntuagarriak direnetako batzuetan parte hartuko du "fisikoki ondo mantentzea" lortzen badu. Gainera, beste hainbat probatan gonbidatu gisa parte hartuko du; besteak beste, Zeanurin eta Muskizen.