Espainiako Kopako laugarren probak 34 kilometro ditu, eta azken sailkapenerako puntu gehien ematen dituena da. "Azken sailkapenean sartzeko, gutxienez, hiru probatan parte hartu behar dugu. Kantabriakoak ematen ditu puntu gehien, baina aurreko hiruretan puntu asko batu ditut", esan digu.
Aurrera begira zer?
Oihana Kortazarrek ez du erabaki zer egingo duen Espainiako Kopa bukatu ondoren. "Nahiko nekatuta nago. Ondo pentsatu behar dut. Akaso Munduko Kopako probaren batean parte hartuko dut, baina ondo errekuperatzen banaiz. Akaso Malasiakoan edo Espainiakoan", esan digu.
Txapelketetatik kanpo beste hainbat probatan parte hartuko du gonbidatu gisa; besteak beste, Zeanurin eta Muskizen.