Salbador eguna, aurten bolatoki berrituarekin

Leire Kortabarria 2012ko abuztuaren 6a

Salbador eguna ospatu dute Elgetan. Auzoko ermitan meza entzun dute hainbat auzotarrek eta gainerako elgetarrek. Gero, auzotarrek prestatutako pintxoekin gozatu dute eguerdia. Arratsaldeko bolo txapelketarekin eta afariarekin borobiltzen dute ospakizuna.

Aurten, auzoko bolatokia berritu egin dute auzolanean, eta eguerdian, inauguratu egin dute. Auzolanean ibili direnei eskerrak eman dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak