Kasie Enman estatubatuarrak hasieratik menderatu zuen proba eta berak irabazi zuen. Oihana Kortazarrek esan duenez, "hasieratik abantaila hartu" zuen Enman-ek eta, bukaeraraino, beste parte-hartzaileek ezin izan zuten haren parera ailegatu. Gizonezkoetan, Oihana Kortazarren taldekide (Salomon Santiveri taldea) Tofol Castanyer espainiarrak irabazi zuen.
Lehia zirraragarria izan zuten Kortazarrek eta Emelie Forsberg-ek. Elgetakoa suediarraren atzetik zihoan, eta gainditzea lortu eta podiumera igo zen, Kasie Enman-ekin eta Silvia Serafini itailarrarekin. Orkatilak ez zion ezuste txarrik eman Oihana Kortazarri.
Munduko Txapelketako proba zen atzokoa. Orain, mendi-lasterkari elgetarrak Espainiako Kopako azken lasterketa eta Muskizko eta Zeanuriko lasterketak ditu agendan.