Urritik aurrera arratsaldeko zaintza zerbitzua martxan ipintzeko gutxienez zazpi lagunek eman behar dute izena, eta ikasturte osorako konpromisoa eskatzen zaie. Taldea osatzeko ze aukera dagoen baloratzeko Udalak aurre-matrikulazio epea zabaldu du eta gaur, barikua, amaitzen da. Interesatuek udaletxera jo behar dute.