Iaz ez bezala uztailak aurten ur putzuak egun gehiagotan zabalik mantentzeko aukera eman du. Maala parkea behin-behineko igeritokia izan da azken egunotan eta herriko txikienek ur putzuotan freskatzeko eta jolasean egiteko aukera izan dute.
Gustura ibili dira, baina eskatzen hasita putzu handiagoak eta egun gehiagotan eskatu dituzte. Nota ere eskatu diegu; "zortzi bat" erantzun dute.