Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek uztailaren 31n utziko diote legebiltzarkide izateari

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko uztailaren 25a

Hiru parlamentariek atzo aurkeztu zuten Gasteizen karguari uko egiteko idatzia.

Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek atzo aurkeztu zituzten legebiltzarkide karguari uko egiteko idatziak. Udako etenaldiaren aurretik atzo batzen zen azken aldiz Gasteizko Legebiltzarreko Mahaia, eta saio horretan erregistratu zuten Aralar alderditik aurkeztutako hiru ordezkarien akta itzulketak.

Aralar alderdiak apirilaren 4an eskatu zien Ezenarrori, Basaberi eta Erostarberi legebiltzarkide aktak itzultzeko, baina hiru ordezkariek erantzun zuten zeregin ezberdinak zituztela esku artean eta karguan jarraituko zutela bilkura saioak amaitu arte, eta ekainaren 30eko data eman zuten. Bilkura saioak uztail amaierara arte luzatu izanak ekarri du hiru legebiltzarkide aktak hilabete beranduago entregatu izana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak