Asteburuan Zumaia Flysch Trail lasterketa irabazi eta errekorra 9 minututan ondu eta gero, 'Harmailatik' saioan hartuko du gaur, astelehena, Xabier Urzelaik mendi lasterkari elgetarra. Denboraldiaren errepasoa egingo du eta baita aurrera begirako asmoei buruz hitz egin ere. Aurten, gainera, Salomon talde indartsuan dabil eta halako talde batean ibiltzeak suposatzen duenari buruz ere galdetuko dio aurkezleak, baita tamalez azken hilabeteotan albiste izan diren dopping kasuei buruz ere. 21:24ean hasiko da saioa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.