Herriko baserritarrek Sagardo Egunarekin batera egingo dute aurten ere azoka. Zazpigarren edizioa izango da, eta hasierako helburuekin antolatzen dute azoka bultzatzaileek: herriko baserrietan ekoizten dituzten produktuak elgetarren artean ezagutzera ematea eta salmenta zuzena bultzatzea.
Baserritarren batzordeak deialdia egiten die etxean baserriko produktuak ekoizten dituzten baserritar guztiei, eta, bereziki, aurreko urteetan azokan parte hartu izan dutenei. Barazkiak, fruituak, ogia, eztia, aranak, perretxikoak... askotariko produktuak aurkez daitezke azoka horretan.
Azoka, gainera, salmenta zuzena egin nahi duten baserritarren datuak eguneratzeko ere baliatuko dute.
Azoka Plazan Herriko
Plazan ipiniko dituzte postuak, 11:00etatik 13:00etara. Aurreko urteetan dozena bat postuk osatu dute azoka, eta aurten ere kopuru horretara iristea da asmoa. Egun berean Sagardo Eguna eta tortilla lehiaketa egingo dira.
Argazki erakusketa
Berrikuntza moduan, Baserritarren batzordeak jakinarazi du Elgetako baserrien argazkiak ipiniko dituela ikusgai Nerea Villa elgetarrak.