Atzo arratsaldean ere Maalako ur putzuetan eman zuten arratsaldea Elgetako haurrek. Eguaztenera arte tenperatura altuak izango ditugula-eta, putzuak beste hiru egunez ipintzea erabaki zuten atzo goizean arduradunek. Hortaz, gaur eta bihar ere ur putzuetan jolas egiteko aukera izango dute txikienek.
Oraingoan, gainera, igerileku handia ere ipini egin dute. Atzokoan arrakasta handiena putzu horrek izan zuen.
Ur putzuak eguazten arratsaldera arte egongo dira Maalako parkean, 15:30etik 19:00etara.
Udalekuetatik Usakora
Bihar goiza ere bainujantzian emango dute udalekuetako haurrek. Irteera dute eta Oñatiko Usakoko bainulekura joango dira. 09:00etan irtengo dira Herriko plazatik eta 13:30ean itzuliko dira Elgetara.