Aintzane Ezenarro Elgetan Abertzaleen Batasunekoekin

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko uztailaren 16a

Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe Aralarreko kide ohiak Elgetan elkartu ziren atzo, domeka. Lagun artean igaro zuten eguna Abertzaleen Batasuneko Ritxar Irazusta eta Andde Sainte-Marie, eta beste hainbat Aralarreko kide edo kide izandako eta lagunekin batera. Egun pasa ederrean, bazkari eta guzti. Espaloian ez ezik, Elgetako kaleetan ere ibili ziren iluntzera arte. Plazan, argazkia ateratzeko unea izan zuten. Oxel Erostarbe Elgetako alkateak argitaratu du argazkia Twitterren eta Facebooken.

Abertzaleen Batasunak, Iparraldeko ezkerreko indar abertzaleak, akordio estrategikoa sinatu berri du Aralar, Alternatiba, EA eta ezker abertzalearekin. Aralarrekin harreman estuak izan ditu azkeneko 10 urteotan eta lehenago, Aralar sortu zenetik.

Atzo, haiekin batera, Aralarreko hainbat kide izandako eta lagun batu ziren alderditik bota dituzten hiru legebiltzarkideekin: Mikel Anderez, Leire Martinez, Unai Baztarrika, Juankar Arellano, Laida Elizegi, Unai Bergaretxe arrasatearra, Patxi Aierbe, Mikel Zurbano, Iñigo Olabarri, Iñigo Imaz, Andoni Ibarguren…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak