Izan ere, egubakoitzean, uztailak 13, bolatokia konpontzen aritu izan diren dozena bat lagunek afaldu zuten bertan. Ondoren, 45 lagun inguru hurbildu ziren bolatokiaren probaketa ikusteko. Giro atsegina izan zen nagusi eta antolatzaileen esanetan, dena ondo atera zen. Beste herrietatik ere hurbildu ziren bola bueltan botatzeko sistema berria ezagutzera. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, hurrengo tirada abuzturako dago aurreikusita, Salbador egunean hain zuzen ere.