Prest dute Salbadorko bolatokia; teilatua, eskailerak eta boloak bueltan bidaltzeko kanala egin dituzte. Bertan auzolanean aritu direnek bihar, barikua, egingo dute motxorra. Afari pasada egingo dute 20:00ak aldera, baina lanon amaiera herritarrekin batera ospatzeko bolatokia probatzera etortzeko gonbitea luzatu dute. 21:00etatik aurrera bolatoki berrituan bolotan egiteko aukera egongo da.