Jone Elkorok jaso du argazki lehiaketako saria

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko uztailaren 5a

Tablet eder bat eraman zuen etxera. Zozketako zenbaki sarituak ere hemen ikusgai.

Martitzenean jaso zuen Jone Elkorok Jai Batzordeak lehenengo aldiz antolatutako argazki lehiaketako saria. Argazki saritua Herri egunean ateratakoa da. Solasean ikus daitezke herriko neskatila bat eta buruhandi bat.

Zozketako zenbaki sarituak

Jai Batzordeak, bestetik, zozketan sarituak izan diren zenbakiak eman nahi ditu jakitera: 1020, 064, 528, 1001, 1009, 1006, 542, 507, 514, 540 eta 1003. Eta ordezkoak honakoak dira: 509, 2501, 3016, 3045, 3032, 2074, 069, 2071, 2068, 1041, 505. Sariak uztailaren 15a baino lehen jaso behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak