Herriko mugarrien inbentarioa eguneratu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko uztailaren 3a

Bergara, Elorrio, Eibar eta Zaldibarrekin egiten du muga Elgetak; 39 mugarri ditu.

Elgetako herri-bideen inbentarioarekin batera herriko mugarrien gaineko txostena eginda utzi du Nerea Villa elgetarrak.

Elgetak lau herrirekin egiten du muga: Elorrio (hamabost mugarri), Bergara (hamabi mugarri), Eibar (sei mugarri) eta Zaldibar (sei mugarri).

Txostenean mugarri bakoitzak fitxa bat dauka, non bere kokapenaren inguruko koordenatuak, ezaugarri fisikoak, kontserbazio egoera eta argazkia —lortu izanez gero— ikus daitezkeen.

Udalak ez ditu mugarri guztiak lokalizatu. Gutxi batzuek aurkitzeke jarraitzen dute, baina ahalegin horretan ezinbestekoa izan da baserritarrengandik jasotako laguntza. Sasi eta lar artean zeuden mugarri asko lokalizatzen laguntza handikoak izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak