Oihana Kortazarrek urrezko domina lortu du munduko proban

Aketz Zubia 2012ko uztailaren 1a

Ekainaren 28tik uztailaren 8ra arte Skygames izeneko goi mendiko mundu txapelketa ospatzen ari dira pirineoetan, Ribagorzan (Aragoi). Bertan, 25 herrialdetako 1500 atletek parte hartzen dute. Eta atzo, ekainak 30, emakumeen kategorian Oihana Kortazar elgetarrak urrezko domina lortu zuen Kilometro Bertikaleko proban.

Lasterketa guztian zehar bero handia egin zuen arren,  sasoi onean dagoela erakutsi zuen Oihanek. "Oso pozik nago, izan ere aurtengo denboraldian iaz bezain ondo eta gustura sentitzen ez naizen arren, gaur oso ondo ikusi dut neure burua" adierazi zuen Oihanek helmugara iritsi bezain laster. Lasterketa buruan jarri eta lehenengo postuari eustea lortu zuen elgetarrak. "Laura Orgué eta Mireia Miró azken unean nire saiakera bertan behera utzi zezaketenaren beldur izan naiz, baina azkenean, segundo gutxigatik bada ere, lasterketa irabaztea lortu dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak