Miraballeseko karobi frantsesa bisitatzeko moduan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ekainaren 27a

Ingurua txukundu eta aldamenean informazio panela ipini du Elgetako Udalak. 

Miraballes baserriaren ondoan karobi bat agertu da. Jakinekoa zen bertan zegoela, baina sasi artean ezkutatuta zegoen. Udalak, orain, ingurua txukundu eta informazio panela ipini du bertan nahi duen orok bisita dezan.

Karobi frantsesa

Karobia nahiko egoera onean dago, eta berezia da inguruko gainerakoekin alderatuta. Ez da karobi arkuduna; karobi frantsesa da. Hau da, kare harria edo karatxa egurrarekin tartekatuta erretzen zuten. Behin erreta, ura gehitzen zitzaion kareharriari eta karobitik gertu mantentzen da gaur oraindik ere iturria. Gaur egun apenas darabilgun arren kareak erabilpen asko zituen: lurra ondu eta harrak hiltzeko, ikuiluak desinfektatzeko, baserriak zuriz margotzeko, edo arrautzak kontserbatzeko.

Miraballeseko karobiak bertan ditu oraindik hainbat lanabes eta baita bedeinkatzeko gurutzea ere. 1941ko data darama gurutzeak, itxura guztiaren arabera karobiaren eraikuntza baino beranduagokoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak