Lapurreta Elgetako botikan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ekainaren 25a

Ordenagailu eramangarri bat eta kutxa gotorra lapurtu zituzten zapatu goizaldean.

Zapatuan, 07:00etan iritsi zen banatzailea Elgetako botikara. Ordurako eginda zegoen lapurreta. Utzitako arrastoen arabera botika ondoan dagoen atarira sartzen saiatu ziren lehenengo, baina azkenean atzeko aldetik lortu zuten sarbidea.

Botikak atzeko aldean duen leihotik sartu ziren lapurrak. Leihoko burdinsarea apurtu egin zuten, baita kristala ere. Botikan ordenagailu eramangarria faltan da, baita horma barruan zegoen kutxa-gotorra ere. Oso-osorik falta da. Hormatik atera dute, seguruenik zabaldu barik.

Botikariak adierazi duenez ez zegoen diru asko: "Hurrengo egunerako utzitako kanbioak", esan du. Botika batzuk ere bazeuden kutxa-gotorrean: "Bertan gordetzen ditudan estupefazienteak". Horiek ere kutxarekin batera eraman dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak