Argazki lehiaketa antolatu du Jaien batzordeak Ferixa Nagusiko jaietarako, eta argazki onenaren egileak tablet bat izango du opari. Arauak sinpleak dira: argazkiak ferixa nagusiko jaietan ateratakoak beharko dute, eta parte-hartzaileek gura beste argazki bidali ahalko dituzte. Hori bai, domekako 15:00ak baino lehen bidali beharko dituzte ferixanagusixak@elgeta.net posta elektronikora. Domekan bertan banatuko dute saria, eta iluntzean argazki guztiak herriko tabernetan proiektatuko dituzte.