Eskolako neska-mutikoek gaur hartuko dituzte udako oporrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ekainaren 22a

Eskola jarduna 14:00etan amaituko da, eta bazkaria ere berezia izango da.

Egun seinalatuak dira honakoak Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoendako. Seigarren mailakoek aste bukaeran egin zuten ziklo amaierako ikas-bidaia. Bi egun egin dituzte Castron; piraguan, arku tiraketan, igeriketan, txirrindularitzan... askotariko ekintzak egin dituzte, eta oso pozik itzuli dira. Atzo, berriz, bi eta hiru urteko gelako neska-mutikoak Atxondon egin zuten goiz pasa. Gaur, ikasturteari amaiera emateko eguna da.

Eskola jarduna 14:00etan amaituko da, eta bazkaria ere berezia izango da; eskolako ikasleak eta irakasleak jolastokian elkartuko dira bazkaltzera. Eta 14:00etan hainbestetan amestutako udako oporrak hartuko dituzte umeek; "Opor luzeak", euren hitzetan. Irailaren 6ra arte etengo dira eskolak Elgetako ikastetxean.

Ingelesa eskolaz kanpo

Ikasturtea amaitzen den honetan Maala guraso elkarteko kideak lanean dihardute. Gehienbat hurrengo ikasturteko eskolaz kanpo jarduerak antolatzen ari dira. Azken ikasturteotan eskolaz kanpoko ingeleseko eskolak gidatu dituen irakaslea baja izango da irailetik aurrera, eta guraso elkartetik ordezkoa topatzeko ahaleginean ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak