San Juan sua pizteko piloa egiten hasiak dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ekainaren 21a

Neska-mutiko taldeak atzo hasi ziren kartoiak eta egurrak batzen.

Urtero moduan futbol kantxaren goiko aldean —skate parkearen ondoan— piztuko da San Juan sua Elgetan. Zapatuan, San Juan bezperan, izango da hori eguzkia sartu ondoren. Guraso elkarteak ere jakinarazi du egun horretan ogitartekoak banatuko dituela Bolatokian.

Kartoi piloa egiten

Atzo, eguaztena, hasi ziren haurrak erretzeko piloa egiten. Guraso batzuen laguntzarekin industria guneko enpresetara jo zuten, baita herriko komertzio ezberdinetara ere. Lana ez da amaitu ahalik eta pilo handiena egitea baita helburua. Inork erretzeko materialik badu, badaki nora eraman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak