Zapatuan egun pasa ederra egin zuten gaztetxekoek eta herriko umeek

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ekainaren 19a

Egunari amaieran emateko Herriko plazan murala egin eta taldeko argazkia atera zuten.

Elgetako gaztetxeak Umeen Eguna berreskuratu nahi izan du aurten, beraz, gaztetxeko gazteek herriko txikitxoenekin pasatu zuten zapatua. Eguraldi ederra egiten zuela-eta Asentziora joan ziren eta bertan denetariko jolasak egin zituzten. Eguerdi partean lagunarteko bazkaria egin zuten eta arratsaldean, Umeen Egunak izandako arrakasta erakusten duen taldeko argazkia ateratu zuten udaletxe parean, "Pausoz pauso bidea eginez" zioen pankartarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak