Kortazarrek ez du hutsik egin eta indartsu dagoela erakutsi du beste behin ere. Zapatuan lortutako garaipenarekin bi lortu ditu dagoeneko elgetarrak eta sendotu egin du lidergoa. Kortazarren atzetik sartu ziren Ana Conde —bost minutu baino gehiagoko aldearekin— eta Eva María Moreda.
Gizonezkoetan Luis Alberto Hernando izan zen azkarrena eta lider kokatu zen gizonezkoen txapelketan.