Barikuan, hilak 15, amaitzen da uztaileko udalekuetan izena emateko epea. Une honetan 30 lagunetik gora daude izena emanda, baina udaletxean azken orduko izen-emate gehiago espero dituzte.
Uztailaren 2tik 27ra egingo ditu aurten Udalak uztaileko udalekuak, 09:00etatik 13:00etara, eta zerbitzua Haur eta Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta dago. Hil osorako kuota, aurten ere, 90 euro da; hiru asterako 70 euro, bi asterako 55 euro; eta astebeterako 30 euro. Familia bereko ume bat baino gehiago badago hobariak daude. Bigarren umeari, esaterako, %20ko deskontua egiten diot.
Interesatuek ordainketa egin behar dute, eta agiria udaletxera eraman.
Begiraleak behar dira
Udalak, bestalde, begiraleak behar ditu udalekuotarako. 18 urtetik gorako euskal hiztuna izatea ezinbestekoa da. Gainera, euskara maila zein esperientzia baloratuko dira, eta hautagai guztiek azterketa bat egin beharko dute. Udalak 850 euroko soldata gordina eskaintzen du. Lan ordutegia 8:30etik 13:30era izango da. Barikua, hilak 15, da izena emateko azken eguna.