Lanzaroten jokatuko dute zapatuan, ekainak 16, Haria Extrema mendi lasterketa. 32,5 kilometro eta 1.450 metroko desnibela ditu, eta Espainiako Kopako bigarren proba da. Apirilean jokatu zuten Kopako lehenengo proba Cuencan, eta Oihana Kortazarrek irabazi zuen elite mailako emakumezkoetan. Lanzaroten, hortaz, lehenengo postua defendatzera irtengo da Kortazar.