Zapaturako, hilak 16, Umeen eguna antolatu du gaztetxeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ekainaren 11

3-12 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza da; izen-ematea zabalik dago eguenera arte udal liburutegian.

Egun osorako egitaraua prestatu dute gaztetxekoek Umeen Egunerako. Jokoak, tailerrak, bazkaria... 10:30ean elkartuko dira Herriko plazan eta 18:00ak bitartean hainbat ekintza egingo dituzte.

Antolatzaileek gomendatu dute arropa erosoa janzteko haurrei eta margoekin ibiliko direnez kontuan hartzeko zikindu daitezkeela.

Izen-emateak

Interesatuek udal liburutegian eman behar dute izena eguena, hilak 14, baino lehen. Prezioa bost euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak