Elgeta %10eko langabezia tasatik gora hirugarren hilabetez jarraian

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ekainaren 7a

Maiatz amaieran 52 elgetar zeuden Lanbideko bulegoetan izena emanda.

Orokorrean langabeziak apur bat behera egin zuen maiatzean, baina Elgetan ezer gutxi sumatu dugu jaitsiera hori. Lanbidek emandako datuen arabera maiatza %10,57ko langabezia tasarekin eta 52 langabeturekin itxi dugu.

%10eko lagabezia tasatik gora jarraitzen dugu; badira hiru hilabete jarraian ez garela koxka horretatik jaitsi.

Iaz, sasoi berean, %8,94ko langabezia tasa eta 44 langabetu genituen herrian. Duela bi urte, 2010ean, %5,08ko langabezia tasa eta 25 langabetu. Azken urteotako langabezia tasarik txarrena dugu.

Krisiak bere eragina izan du Elgetan ere, baina esan beharra dago bailarako datuekin alderatuta egoera oso antzerakoan gaudela. Bailarako langabezia tasa %10,60 da. Leintz Gatzaga da tasa txikiena duena; %5,26. Tasa handiena, berriz, Arrasatek dauka; %11,70.

Informazioa osagarria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak