Ekintza ugari dituzte egunotan Elgetako erretiratuek. Kutxak antolatuta hitzaldia entzun zuten atzo 20 bat lagunek plenoen aretoan. Olatz Arroita psikologoak bizitza autonomorako hainbat aholku eman zizkien.
Hurrengo egunotarako ere deialdi bereziak luzatu dizkiete erretiratuei. Elkarteko arduradunek domekan, hilak 10, kobratuko dute urteko kuota; 10 euro. Ozkarbi elkartean egongo dira 11:00etatik 13:00etara. Egun berean, elkarteak ekainaren 20rako Errioxara antolatu duen irteeran izena emateko aukera egongo da. Plana da Quel herrian olioa eta belarren likorea zelan egiten den ikustea, eta Azagran bazkaltzea. Prezioa 28 euro da. Izen-emateak ekainaren 10ean, 11n eta 12an egin daitezke Ozkarbi elkartean, 11:00etatik 12:00etara.