Aralar mendilerrora irteera antolatu du Kantsatzeke mendi taldeak domekarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ekainaren 7a

Interesatuek gaur, eguena, dute izen emateko azken eguna.

Plana da domekan, hilak 10, 08:00etan Herriko plazatik autoetan abiatzera. Guardetxe parean emango diote hasiera mendi ibilaldiari eta laupabost orduko txangoa egitea aurreikusten dute. Intzako dorrera …1.431 m— igoko dira mendizaleak. Antolatzaileek adierazi dutenez "ibilbide erraza eta ederra" da.

Interesatuek gaur dute izena emateko azken eguna udaletxean edo mendi taldearen helbide elektronikoan: kantsatzeke@gmail.com. Irteeraren prezioa 10 euro da. Eskatuko duten informazioa: izen abizenak, telefono zenbakia eta autoa eramaterik duzun edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak