Zapatuan jokatu zuten Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako azken jardunaldia Eibarko Asola Berri bolatokian. Jabier Osoro elgoibartarrak jantzi du Gipuzkoako txapela tiraldi bikaina egin ostean. Aurretik zuen Sergio Rodriguez berdindu eta gainditu egin zuen.
Elgetako bi taldeei dagokienean 15 txirlo jota Rikardo Arbizurik lehenengo saria eskura du Nagusien sailkapenean, eta Bittor Rodriguez hirugarren sailkatu da 14 txirlo jota. Emakumezkoetan, berriz, bigarren egin du aurten Geaxi Ezpeleta elgetarrak 8 txirlo jota. Elgetako txapelduna Patxi Olabarria izan da. Taldekako sailkapenean, berriz, Elgeta A taldeak 4. egin du eta Elgeta B taldeak 6.