Sei koadrilak hartu dute parte lehiaketan eta bigarren saria 90210 koadrilarentzat izan da. Erretiratuek jaso dute epaimahaiaren hirugarren saria. Saria irabazi edo ez, koadrilek herriko plazan bazkaldu dute, ahal izan duten moduan eguzkiari ihes eginaz. Gisatuaz gain, jaien batzordeak prestatutako saiheskia ere jan ahal izan dute. Behin tripa ondo betetakoan, MP5 taldearen musikak animatu du bazkalostea.