Martitzeneko osoko bilkuran izendatu zituen Elgetako udalbatzak otsailetik batzorde-burutzarik gabe geratutako bi batzordeetako arduradun berriak. Izendapen berriak aho batez hartu zituen udalbatzak.
Batzorde bakar batean elkartu dituzte hezkuntza, kultura, euskara, gazteria eta jaiak, eta Oxel Erostarbe izango da batzordeburua. Gizarte-ongizate batzordeko arduradun berria, aldiz, Ana Gillegi izango da.
Ordezkariak erakundeetan
Elgetako udalak ordezkaritza duen erakundeetarako ere izendapen berriak egin dira; UEMAn Oxel Erostarbe eta Ana Gillegi izango dira udalaren ordezkariak. Bideberri mankomunitatean, berriz, Ana Gillegi, Maria Jesus Lete eta Oxel Erostarbe; eta Mizpirualde egoitzan Ana Gillegi.