Jaien batzordeak saiheskia erreko du zapatuko Koadrila egunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 30a

Agustin Beretxinagak 30 bat kilo saiheski erreko ditu; helburua da jaietarako dirua ateratzea.

Zapatuan, hilak 2, 10:30ean hasiko da gisatu lehiaketa Herriko plazan. Hamar lagunendako otordua prestatu beharko du talde bakoitzak eta gisatu guztiek prest beharko dute 14:00etarako. Sari banaketa 14:30ean egingo dute. Herri bazkariaren ostean Eibarko eMePebo5t taldeak egingo du erromeria aurten.

Saiheskia

Jaien batzordeak, aurten, 30 bat kilo saiheski erreko ditu Koadrila egunarekin. Saiheskia Agustin Beretxinagak erreko du plazan bertan eta saiheskia salgai ipiniko dute bazkalorduan. Ekimena jaietako batzordean sortu da eta helburua da Ferixa Nagusiko jaietarako dirua ateratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak