Ekaineko barikuetan gazteleku zerbitzua doan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 29a

Zerbitzua 11 urtetik gorako gazteendako da; 18:00etatik 21:00etara emango dute.

Ekaineko lau barikutan emango dute zerbitzua; azken barikuan salbuespena izango da izan ere ekainaren 29an Elgeta Ferixa Nagusiko jaietan murgilduta egongo da. Ekimena Udala eta Txirikil aisialdi taldea adostasun batera iritsi ondoren etorri da, izan ere maiatzean zerbitzua eteteko erabakia hartu zuen Udalak.

Erabiltzaileei dei

Zerbitzua barikuetan emango da —ekainak 1, 8, 15 eta 22— 18:00etatik 21:00etara, eta beste batzuen artean jaiak antolatzeko ahalbidetuko dira saio horiek. Eskaintza doan da eta 11 urtetik gorako gaztetxoak bertan parte hartzera deituak daude. Zerbitzua doan da, eta ez da aurrez izena eman behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak