Elgetako gurasoak bigarren formazio saiora deituak dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko mai. 28a, 12:10

Dozena bat gurasorekin egin zuen eguenean lehenengo saioa Baikarako Esther Martinez pedagogoak.

Autodiziplina eta diziplina positiboa izan zituen eguenean hizpide Baikarako —Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa— Esther Martinez pedagogoak. Elgetako Maala guraso elkarteak antolatuta dozena bat guraso elkartu ziren eguenean egindako lehenengo formazio saioan.

Argi hitz egin zuen Martinezek: "Diziplina ezin da autoritarismoan oinarritu, baina haurrek ezinbestekoak dituzte arauak eta limiteak. Txikitatik ipini behar ditugu arauak, eta, gainera, arau horiek betetzen lagundu behar diegu. Eta ez betetzeak ondorioak izan behar ditu. Haurrek aldez aurretik jakin behar dute ondorioak zeintzuk izango diren".

Jokaera erregulatzeko

Arauak haurren jokaera erregulatzeko tresna direla esan zuen Martinezek, eta normala dela haurrek urratzea. "Arreta lortzeko urratzen dituzte arauak. Arreta borondatez ematen badiegu, gatazka gutxiago egongo da. Hori frogatuta dago", esan zuen.

Hainbat adibide eta klabe eman zituen pedagogoak gaiaren inguruan. Gurasoek ipinitako adibide errealak ere aztertu zituzten. Eguenean, 19:00etan, bigarren saioa egingo dute. Gaia  afektibitatearen eta sexualitatearen heziketa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak