Lapurrak bi aldiz sartu dira gaztetxean astebetean

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 24a

Gaztetxekoek 'Zeren bila zatozie? Laga gaztetxia bakian!' dioten kartelak zabaldu dituzte herrian.

Bariku eta zapatu artean eta astelehen eta martitzen artean sartu dira lapurrak Elgetako gaztetxean. "Ez dute asko eraman; likore batzuk. Ez dago besterik eramateko", azaldu dute gaztetxetik.

Kartelak zabaldu dituzte herrian gaztetxekoek. 'Zeren bila zatozie? Laga gaztetxia bakian!' irakur daiteke bertan izan ere aspaldi honetan sarri sartu dira lapurrak gaztetxean.

"Lapurtu duenak ez du egin inondik inora beharra zuelako eta hain balienteak badira lapurtu dezatela larregi daukanari eta ez daukan gutxia lortzeko esfortzu handia egin behar duenari", adierazi dute haserre gaztetxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak