Paradigmaren aldaketa izenburupean, hitzaldien txanda izango da hurrena: Flexi-segurtasunaren arrakasta Danimarkan eta Egoera ekonomikoa eta etorkizuna.
Ondoren, saria emango diote Gipuzkoako enpresa flexi-seguruenari eta, segidan, itxiera-ekitaldia egingo dute.
Egoera ekonomikoaren berri
Bezperan, bihar (eguaztena), Adegik egoera ekonomikoaren gainean egindako inkestaren emaitzen berri eman eta balorazioa egingo dute, Gipuzkoako enpresarien elkartearen egoitzan, Miramongo teknologi parkean.