Haritz Gallastegi, Idoia Elkoro eta Enrike Elkoro dira aurten fronteniseko txapeldunak

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 19a

Enrike Elkorok bi txapela jantzi ditu gaur; txapelketa mistokoa eta gizonezkoen txapelketakoa.

Tanto politak ikusi ditugu gaur eguerdian Elgetan jokatutako frontenis txapelketetako bi finaletan. Markagailuan, hori bai, aldea nabaria izan da izan ere txapelketa mistoko finalean 25-13 irabazi dute Elkoro anai-arrebek Idoia Serna-Asier Osoro bikotearen aurrean.

Gizonezkoen txapelketan ere Enrike Elkoro izan da protagonista, izan ere Haritz Gallastegi bikotekidearekin batera 25-09 nagusitu da Iban Retolaza-Xabier Ubera bikotearen aurrean. Enrike Elkorok, beraz, bi txapela eta bi kopa eraman ditu gaurkoan etxera. Kiroletako udal zinegotzi Jose Mari Zubiaurrek banatu ditu sariak.

Herri mailako txapelketa

Hamahiru bikote mugitu ditu aurten herri mailako frontenis txapelketak; zortzi bikote gizonezkoen txapelketan eta bost txapelketa mistoan. Antolatzaileek balorazio positiboa egiten dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak