Egindako azken jaien batzordean zehaztu dute Koadrila egunaren data; ekainak 2, zapatua. Laugarren edizioa izango da honakoa eta aurten ere jaien batzordeak gisatu lehiaketan parte hartzera animatzen ditu herriko koadrilak. Lehiaketa 10:30ean hasiko da eta sari banaketa 14:30ak bueltan egingo da.
Gisatu onena prestatzen duen koadrilak 75 euroko saria eta garaikurra jasoko ditu. Bigarren saria 40 euro dira, eta hirugarrena 25 euro.
Herri bazkaria
Goizean zehar prestatutako gisatuekin bazkaria egingo dute Herriko plazan. Udalak ipiniko ditu bazkarirako mahaiak eta aulkiak. Bazkal osterako eMePebo5t taldeak egingo du dantzaldia.