Atzeratu egin dituzte, baina iritsi da eguna. Asentzio eguneko bezperan, hilaren 19an, jokatuko dituzte bi txapelketetako finalak.
Antolatzaileek adierazi dutenez txapelketa mistoko finala jokatuko dute lehenengo. Aurrez aurre izango dira Idoia Elkoro-Enrike Elkoro eta Idoia Serna-Asier Osoro bikoteak.
Jarraian gizonezkoen finala jokatuko dute Haritz Gallastegi-Enrike Elkoro bikoteak eta Iban Retolaza-Xabier Ubera bikoteak.