Oskorriren emanaldia barikuan Espaloian

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 16a

Musika taldearen azken emanaldietako bat izan daiteke barikukoa, izan ere, GOIENAk Oskorri gabe geratuko garen galdetu dio Natxo de Feliperi astean egindako elkarrizketa batean, eta "ez gure erabakiz, baina uste dut baietz" erantzun du. Egubakoitzean, maiatzak 18, 22:30ean izango da kontzertua, Elgetako kafe antzokian. Sarrerek hamar euro balioko dute; zazpi, bazkideentzat.

Oskorri taldeak kanturako gogoz den oro gonbidatu du Elgetako Espaloia kafe antzokira eta, musika tresnaren bat izanez gero, eramatera animatu. Azken boladan egiten diharduten moduan, barikukoa ere kontzertu bizi eta berezia izatea gura dute Oskorriko lagunek, taldeko partaideekin batera publikoa ekitaldiaren protagonista nagusi bilakatuz.

Kontzertu Ziklo Berrian, jada grabaturiko 13 errepertorio berriz jotzen eta kantatzen ari dira: Ama begira ezazu, Manuelatxo, Ardoari kantak, Bautista Bazterretxe, Markesaren alaba, Pello Joxepe eta Oi, Pello, Pello!, tartean.

Errepertorioko kanturen bat Elgetako koruaren laguntzarekin abestuko dute, gainera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak