Herri mailako frontenis txapelketako bi partidu garrantzitsuenak jokatuko dira aste bukaera honetan. Zapatuan, hilak 19, da hitzordua udal pilotalekuan.
Txapelketa mistoko finala jokatuko da lehenengo. Aurrez aurre izango dira Idoia Elkoro-Enrike Elkoro eta Idoia Serna-Asier Osoro bikoteak.
Jarraian jokatuko da gizonezkoen txapelketako finala; kasu honetan Haritz Gallastegi-Enrike Elkoro bikotea Iban Retolaza-Xabier Ubera bikotearen aurka.