Gauerdian hasi zen lehia Elgetako bolatokian. Jose Monterrosok sei urte bete ditu Bolatoki tabernaren barraren atzean eta deialdia egin zuen urteurrena festa giroan ospatzeko. 25 bat lagun elkartu ziren bolotan egiteko. Onena, barikuko tiraldian Zaldibarko Haritz izan zen.
Zapatuan Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa
Zapatuan, berriz, Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatuko da Elgetako bolatokian. Aurreko urteetan 80 lagunetik gora elkartu ohi dira saio horretan, eta aurten ere Elgetak izango du ordezkaritza. Tiraldia 17:00etan hasiko da.