Tokiz aldatuko dute Domingo Iturbeko palmera

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 10a

Frontoi zaharraren beste aldera eramango dute asmoa delako orain dagoen tokian gradak egitea.

Ikusmina zegoen gaur eguerdian eskola inguruan. Bazkalostean, arratsaldeko eskolei hasiera emateko orduan hasi dira Goitu enpresako beharginak palmera lekuz aldatzeko lanekin eta jakinmin handia eragin du horrek. "Bota egin behar dute palmera?", "Zergatik kendu behar dute dagoen tokitik?", galdetzen zuten haurrek.

Leku aldaketa

Frontoi zaharraren beste aldean landatuko dute berriz palmera. Beharginek adierazi dutenez asmoa da orain dagoen tokian gradak egitea, eta zuhaitza tokiz aldatu beharra zegoen.

Domingo Iturbeko palmerak urteak daramatza toki berean. Klima tropikaleko landarea izanik modu ikusgarrian gainditu ditu urte hauetan guztietan Elgetako negu gogorrak. Ekaitzak, elurteak, haizeteak... beti eutsi dio gogor. Ea honako toki aldaketa ere gainditzen duen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak