Finala girotzeko lanean ari dira Intxortako Lehoiak lagunartekoak

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 9a

19:00etan elkartuko dira triki-poteoa egiteko, eta Bolatokian ikusiko dute finala.

ARGAZKI GALERIA

Atzoko egunean gora eta behera lanean ikusi genituen Intxortako Lehoiak lagunartekoak. Bandera zuri-gorriak ipini dituzte herriko hainbat tokitan, eta kultura etxeko atzeko fatxadan ipini duten oihal zuri-gorri handi batek egiten die harrera Bizkaia aldetik datozen bisitari guztiei.

19:00etan Bolatoki tabernan

19:00etan elkartuko dira zale zuri-gorriak Bolatoki tabernan. Itxaropentsu daude gaurko finala dela-eta, eta triki-poteoarekin hasiko dute festa. Kalejira Bolatoki tabernatik abiatuko da.

Bolatokiko arduradunek jakinarazi dute 20:00etan hasiko direla gaur afariak ematen. Finala 20:45ean hasiko da eta pantaila handian emango dute. Hortik aurrerakoak, auskalo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak