Intxortako Lehoiek finala elkarrekin ikusiko dute Elgetako Bolatokian

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko maiatzaren 7a

Intxortak Lehoiak Elgetako txuri-gorri zaleen lagunartekoek eguazteneko Europa Leagueko finala elkarrekin ikusi nahi dute. Eta, hala, triki-poteoa egingo dute, lehenbizi, girotze aldera, 19:00etan hasita, Bolatokitik. 20:30ean, berriz, Athletic animatzeko Bolatokian elkartuko dira guztiak. Gainera, 20:00etatik aurrera, afariak emango dituzte Bolatokian. Intxortako Lehoiek dei egin dute Elgeta eta inguruko txuri-gorri zaleak, eta ez direnak, bertaratzeko eta elkarrekin ikusteko partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak