Canon de Silen jokatutako Espainiako Mendi lasterketen txapelketa irabazi du Oihana Kortazar elgetarrak. Modu horretan, bigarren urtez jarraian lortu du garaipena Kortazarrek Espainiako txapelketan. 33,2 kilometroko lasterketa jokatu dute, eta guztira 2.220 metroko desnibel positiboa izan dute. Kortazar txapelketa irabazteko faborito nagusia zen, eta ez du hutsik egin. Momentu oro lasterketaren buruan izan da elgetarra. Canon de Sileko lasterketa Espainiako kopako lehenengo proba puntuagarria izan da. Ivan Ortiz izan da garaile gizonezkoetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.