Xabier Montoia barikuan Espaloian

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 8a

Era biluzian, intimoan etorriko da Montoia (Gasteiz, 1955); bere mundu miresgarria ekarriko du ('Bidehuts'), Ibon Rodriguez (Le Noise, Eten…) eta Maite Arroitajauregi (Mursego) lagun dituela pianoan eta biolentxeloan.

Talde ezberdinetako kantaria eta letragilea izan da Xabier Montoia. M-ak gogoratuko dute batzuk, Hertzainak beste batzuk, Xabier Montoia izenarekin –Berako musikariekin batera– egindako lanak beste batzuek… eta biluztasunean topatu du babesa orain.

Ibilbidea

Bakarkako lanak (Wikipediatik):

  •     Beti Oporretan (Esan Ozenki, 1995)
  •     Hemen (Esan Ozenki, 1997)
  •     Lagunak, Adiskideak… Eta Beste Hainbat Etsai (Esan Ozenki, 1999)
  •     Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002)
  •     Deus Guti (Autoekoizpena-Internet, 2005)
  •     Montoiaren mundu miresgarria (bidehuts)

Sarrerak: 7 eta 4 euro

Kontzertua bariku gauean –maiatzak 11– izango da, 22:30ean, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Sarrerak: 7 euro eta 4 euro (bazkideek). Erreserbak egiteko telefono zenbakia: 943 78 90 85.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak