Argi barik esnatu da Elgeta

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko maiatzaren 2a

Udaletxean adierazi dutenez herri osoan joan da argia; badihardute lanean.

Iberdrolarekin harremanetan dago Elgetako udala. Gaur goizean argindar barik zeuden eskolan baita erdiguneko zenbait komertzio eta etxebizitzatan. "Linea bat berreskuratu dela esan digute", esan dute udaletxetik. "Gainerakoa berreskuratzeko lanean dihardugu".

Oxel Erostarbe alkateak Twitter bidez zabaldu du beste honakoa: "Abadiñoko sarian etena egon da eta horrek Bergarako transformadoretik Elgetara datorren argindarrean eragin du. 11:00etarako konponduta omen".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak