Intxortako frontearen gaineko programazio berezia Goiena telebistan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko apirilaren 27a

Gaurko AsteOn saioan 75. urteurreneko ekitaldian jasotako adierazpenak jasoko dituzte; 'Gerra Zibila Euskal Herrian' erreportajea ere emango dute.

Aste honetako AsteOn saioan Elgetako frontea izango da protagonista, izan ere Elgetako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira Intxortako frontearen gaineko programazio berezia eskainiko du Goiena Telebistak.

Pasa den domekan egindako omenaldian jasotako adierazpenak eta irudiak batuko dituzte AsteOn saioan, eta horrez gain atzera begira ipinita Iraitz Lazkano turismo teknikariak 1937ko apirilaren 24an eta 25ean Elgetan zer gertatu zen kontatuko du. Intxorta 1937 Kultura Elkarteak batutako testigantzak ere entzun ahalko dira.

Gerra zibila Euskal Herrian erreportajea

AsteOn saioarekin batera aste bukaera honetan Intxorta 1937 Kultura elkarteak egindako Gerra zibila Euskal Herrian izeneko erreportajea ere ikus ahal izango da Goiena telebistan.

AsteOn saioa 22:00etan eta 23:30ean ikus ahalko da gaur, apirilak 27, Goiena telebistan; Gerra zibila Euskal Herrian erreportajea, berriz, zapatuan 20:45ean eta domekan 15:20ean emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak